Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ganga 2

iz. Zool. Usoaren ordenako hegaztia, eperraren antza duena. Moko motz sendoa izaten du. Hankak lumaz estaliak izaten ditu. v Ganga arrunta (Pterocles alchata). 30 cm inguru luze da, 58 cm inguru zabal hegotik hegora. Gain aldeko lumak gris arreak orban horikoak izaten ditu, paparrekoak marroi argiak eta sabelekoak zuriak. Lurreko hegaztia da. Talde handietan ibiltzen da Afrikako iparraldean eta Asiako hego-mendebalean. Europan, ia Espainia guztian eta Frantziako hegoaldean bizi da. Belar haziak eta intsektuak janez elikatzen da. v Basamortuko ganga (Syrrhaptes paradoxus). 40 cm inguru luze izaten da, 70 cm inguru zabal hegotik hegora. Bizkar aldean zerrenda txikiak, beltzak, zuriak eta horiak izaten ditu. Paparra hori argia du, eta sabelean orban beltz handi bat izaten du. Lurrean ibiltzen da gehienetan belar haziak eta kimu berriak jaten. Asia erdiko estepetan bizi da.