Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gandia Lahidalga, Santos

Gipuzkoar biolontxelo-jotzailea (Donostia, 1899 - ?) Donostian eta Madrilen egin zituen musika ikasketak. Madrilgo ganbera orkestraren sortzaileetako bat izan zen eta Ganbera Hirukotea eratu zuen Nicanor Zabaleta harpa-jotzailearekin eta Manuel Garijo flauta-jotzailearekin batera. 1934. urtean Trío Clásico Español delakoa eratu zuen Federico Senen biolinistarekin eta Quevedo pianistarekin batera.