Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ganba

iz. Zool. Peneidoen familiako animalia oskoldun dekapodoa, sukaldaritzan oso aintzat hartua. Hiru dira gehien ezagutzen diren ganba motak: ganba arrunta, gorria eta arrosa. v Ganba arrunta (Perapenaeus longirostris). 13 cm inguru luze, arrosa kolore argi edo boli kolorekoa izaten da. Begien atzean ezten moduko bi luzakin, eta antenaren oineko giltzaduran beste bat izateak bereizten du beste ganbetatik. 200-500 m-ko itsasondo haretsuetan bizi da, Atlantiko eta Mediterraneo itsasoetan, batez ere. v Ganba gorria (Aristeomorpha foliacea). Luzean alde handi samarra dago arraren eta emearen artean, hura 22 cm ingurukoa izaten da eta hau, 17 cm ingurukoa. Emeak muturra luzeagoa du, eta 5 edo 6 hortzekoa. 250 m-tik beherako itsas hondoetan bizi da. v Ganba arrosa (Aristeus antennatus). Arrosa edo gorri-argia izaten da, baina ganba gorria baino argiagoa eta txikixeagoa izaten da. Hiru hortz besterik ez du.