Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gammarido

izond. Zool. Malakostrazeoen azpiklaseko familia bateko oskoldunez esaten da. Izkiraren antzekoak dira, gorputz estu eta konkortukoak. Jauzi egiteko eta igerirako egokituak dituzte hankak. Badira ur gazietan bizi direnak eta ur gezatan bizi direnak; 45 bat genero dira denera: Gammarus pulex, G. lacusta etab.