Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Galíndez Suárez, Jesús

Arabako politikari abertzalea, Jose Antonio Agirre lehendakariaren laguntzaile hurkoa (Amurrio, 1915 - Panama, 1956). EAJ alderdiko kidea izan zen 1932. urteaz geroztik. Madrilen egin zituen zuzenbideko ikasketak. Erbestera jo behar izan zuen Gerra Zibilaren garaian. Dominikar Errepublikan 6 urte eman zituen, eta gogor eraso zion Trujillo diktadoreari. Horren ondorioz, Estatu Batuetara alde egin behar izan zuen eta Euzko Jaurlaritzako ordezkaria izan zen han 1946-1956 bitartean. Baina 1956. urtean desagertu egin zen; dirudienez, Trujillok bahitu eta hil zuen. Liburu eta artikulu asko idatzi zituen, zuzenbidearen eta historiaren inguruan batez ere: Fantasías y realidad en torno a las Juntas Vascas (1934), La aportación vasca al Derecho Internacional (1942), Principales conflictos de leyes en la América actual (1945), El derecho vasco (1947), Estampas de la guerra (1951), etab. Garrantzitsuena ordea tesia da, La era de Trujillo: un estudio casuístico de dictadura hispanoamericana. v Manuel Vázquez Montalbán espainiar idazleak, eleberri bat argitaratu du berriki, Galíndez-en bizitza oinarri hartuta (Galíndez, 1990).