Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Galeusca

XX. mendean, Galizia, Euzkadi eta Catalunyako kultura eta politikako ordezkariek elkarrekin bultzaturiko hainbat ekimeni eman ohi zaien izena. v Politikaren alorrean, Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko alderdi abertzaleek 1933an sinatu zuten itunari eman zitzaion izen hori, eta hiru herrialde horietako abertzaleen lankidetzara zabaldu izan da deitura. Kulturaren alorrean, berriz, 1980az geroztik bildu ohi dira urtero aipatutako herrietako idazleak. 2006. urteko edizioaren antolakuntza, hain zuzen, Euskal Idazleen Elkarteari egokitu zitzaion.