Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Galba

(Servius Sulpicius Galba). Erromako enperadorea (68-69) (Terracina, K.a. 5. urtea - Erroma, K.o. 69. urtea). Espainiako Tarracoko agintaria izan zen Neronen garaian. Julio Vindex-ek Neronen kontra egin zuen matxinadan parte hartu zuen; Neronen aurka egiten bazuten donativum (sari) handia emango ziela agindu zien lejioei, eta senatuak enperadore izendatu zuen; horren ondorioz, Neronek bere buruaz beste egin zuen (68ko ekaina). Agintari gogor zekena izan zen, eta lejioak kontra jarri zitzaizkion, aurrez agindutako saria ez baitzien eman; pretoriarrek hil zuten, Pison, Galbak bere ondorengotzat hautatu zuena, buru zutela (69ko urtarrila). Oton izan zen Galbaren ondorengoa.