Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Galapagos uharteak

Ozeano Bareko uhartedia. Dortoka erraldoiak bizi dira bertan eta hortik datorkio izena. Ekuadorko errepublikaren mendeko lurraldea da; Ameriketako kontinentetik mila kilometrora dago. 19 uhartek (sumendi uharteak horietako asko) osatzen dute, eta 59.000 km2 inguru hartzen ditu.