Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gabial

iz. Zool. Gabialidoen familiako narrastia, 5 m inguru luzekoa (Gavialis gangeticus). Garial ere deitu ohi zaio. Mutur luzea eta estua izaten du, baina ahoa oso zabalkorra du. Giltzadurarik gabeko azal-oskola du gaineko aldean, oliba kolorekoa. Arrainak janez elikatzen da, eta arrautzak erruteko bakarrik irteten da uretatik. Ez dio gizonari erasotzen. Indiako Ganges, Brahmaputra eta Indo ibaietan, eta Birmaniako mendebalekoetan bizi da. Animalia sakratutzat hartzen dute lurralde horietan.