Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frost, Robert Lee

Estatu Batuetako olerkaria (San Frantzisko, 1874 - Boston, 1963). Ingalaterra Berrian hazi zen, baserri giroan, eta heziketa giro hark erabateko eragina izan zuen haren idazlanetan. Irakasle ere aritu zen, baina nekazaritza hautatu zuen azkenik lanbidetzat. Ingalaterrara joan zen gero, eta han bi poema liburu eman zituen argitara, A Boy’s Will (1913, Mutil baten borondatea) eta North of Boston (1913, Bostongo iparrean). Ameriketara itzulita, bakardade giroan bizi izan zen, izadiarekiko oreka betean. Heriotza eta heriotzaren aurreko larritasuna izan zituen gai nagusiak. Hauek dira Frosten obra nagusi batzuk: From Snow to Snow (1936, Elurrez elur), A Masque of Mercy (1947, Erruki maskara).