Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Freixanes, Víctor F

Eleberri eta saiakera idazle galiziarra (Pontevedra, 1951). 1976an argitaratu zuen lehen liburua, Unha ducia de galegos. 1980an, Manuel González Fresco. Memorias dun fuxido liburua –eleberri historikoaren eta saiakeraren artekoa– finalista izan zen Nizako Prentsaren Nazioarteko Sarian. Hamarraldi horretan zehar hiru eleberri idatzi zituen: O triángulo inscrito na circunferencia (1982, Blanco-Amor saria eta Kritikaren saria irabazitakoa); O enxoval da noiva (1988, Kritikaren saria); eta A cidade dos Césares (1993, Torrente Ballester saria). Argitaratzaile gisa, 1988-1993 bitartean Vigoko Xerais argitaletxeko zuzendari izan da, Alianza Editorial argitaletxeko zuzendari nagusia, eta Grupo Anayako argiltalpen zuzendaria. Egun, irakasle da Santiagoko Unibertsitatean.