Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fraile Mariñelarena, Joaquín

Nafar margolaria (Garinoain, 1930). 1953an hasi zuen bere lana, figuraziotik aldendu gabe, nahiz eta hurrengo hamarraldian abstrakziora jo, interes nagusia espresionismo abstraktuan eta informalismoan jarrita. Gasteizen sortu zen Equipo 63 taldeko kide izan zen, eta talde hari lotuta egon zen 1966an Orain Euskal Eskola Mugimendua sortu zen arte. Schommer, Mieg eta Ortiz de Elguearekin batera, Orain taldeak 1966an Donostian eta Gasteizen egin zituen bi erakusketatan parte hartu zuen, eta haren Manifestua ere sinatu zuen. Taldea desegin ondoren (1968), hurrengo hamarraldian pop-art joeraren alorrean ere egin zuen saiorik. 1980-1994 bitartean, ordea, espresionismo abstraktura itzuli zen.