Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fosgeno

iz. Kim. Karbonilo kloruroa (COCl2). Gas koloregabea da, usain oso itogarria duena (pozoitsua) eta 8° C-tan isurkari bihurtzen dena. Kloroaren eta karbono monoxidoaren erreakziotik lortzen da, eta ikatz aktibatua izaten da katalizatzailea. Gai kimiko oso eraginkorra da; asko erabiltzen da isozianatoak, belar hilkariak, poliuretanoa, eta batez ere koloregaiak lortzeko. Lehen Mundu Gerran gas itogarri gisa erabili zen.