Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Orti Enekoitz

Eneko Lopitz Ezkerra Bizkaiko Jaunaren eta Tota Ortiz Aulestikoaren semea. 1074. urtean zaldun eta alferez tituluak jaso zituen eta handik bi urtera Antso IV.a hil zutenean Antso Ramirez Aragoiko eta Nafarroako erregearen zerbitzuan jarri zen, Gartzea Enekoitz anaia bezala. Aitak, Eneko Lopitzek, eta anaiek, Galindo, Antso eta Lope Enekoitzek, ordea, Bizkaiko Jaurerria Gaztelaren mende utzi zuten.