Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Floquet, Charles

Nafar politikaria (Donibane Garazi, 1828 - Paris, 1896). Errepublikako Biltzar Nazionalean diputatu izan zen (1871), eta ondoren ganberako lehendakari (1885-88, 1889-93) eta Kontseiluko lehendakari (1888) izatera iritsi zen, Boulanger-en garaian. Boulanger-en etsaia zen, eta famatu egin zen duelo batean zauritu zuelako. 1894etik 1896ra senatore izan zen.