Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Flanagan, Barry

Britainiar eskultore eta poeta (Gales, 1941). Arkitektura eta arte plastikoak ikasi zituen. Londresko St Martin’s School of Art eskola ospetsuan ikasi zuen, Antony Caro irakasle zuela. Londresko Rowan galerian egin zuen lehen erakusketa. Material bitxiak erabiltzen ditu, eta izen bitxiak jartzen dizkie bere lanei (ringn, pdreeoo, erpf su). Lanik ezagunenen artean ditu: Heap 4 (1968) eta Casb 1,67 (1967).