Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fisiokrazia

iz. Ekon. XVIII. mendean François Quesnay frantsesak sortutako ekonomia dotrina. Ekonomian “berezko legeak” daudela eta estatuak horien kontra ezer ezin duela egin zioen fisiokraziak; fisiokratek lurra hartzen zuten aberastasun iturri bakartzat eta ondorioz, lurraren gaineko zerga soilik hartzen zuten ontzat. Fisiokraziaren arabera, gobernuak bizitza eta ondasunak ziurtatzeko eta babesteko soilik lan egin behar zuen.