Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fisalia

iz. Zool. Sifoidunen ordenako itsas soinbera, marmokaren antzekoa (Physalia physalis). Soinbera beraren genero izena. Txapela urdin handia izaten du, eta garroak, metro batzuk luze izan daitezke. Harrapakinari higitzeko ahalmena kentzen dion isurkari pozoidun bat botaz bereganatzen du janaria. Gizonarentzat ere oso kaltegarria izan daiteke isurkari horrek ukitzen badu. Munduko ia itsaso guztietan bizi da.