Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Firkun, Rudolf

Txekiar piano-jotzaile eta musikagilea (Napajedla, 1912 - New York, 1994). Oso umetan hasi zen musika ikasten. Hamar urte zituela eman zuen lehen piano kontzertua. Brno-ko eta Pragako kontserbatorioetan egin zituen musika ikasketak, eta konposizioa landu zuen Janáck-ekin. Parisen eta New Yorken bizi izan zen, eta 1948an estatubatuar nazionalitatea lortu zuen. Musika eta interpretazio eskolak eman zituen New Yorkeko Juilliard School of Music famatuan. 1990. urtea arte ez zen berriz sorterrira itzuli. Interprete gisa lan handia egiteaz gainera, pianorako eta hari tresnetarako hainbat lan ondu zituen.