Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

filoxera

iz. Zool. Afidoen familiako intsektu hori berdaxka, milimetro bete inguru luzekoa, mahatsondoaren bizkarroia (Philloxera vastratix, Viteus vitifolii edo Peritymbia vitisana). Estatu Batuetatik ekarri ziren mahatsondoekin sartu zen Europan, 1865a inguruan. Filoxerak hostoetan jartzen dituen arrautztatik ateratzen diren harrak sustraietara jaisten dira, eta trataera egokia ematen ez bazaio mahatsondoari, 3-4 urtean ihartu egiten da.