Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Filipo Va

Mazedoniako erregea K.a. 221-179 bitarteko urteetan (K.a. 237 - Anfipolis,179). Demetrio II.aren semea zen. Adriatikoa bere kontrolpean eduki nahirik, hitzarmen bat egin zuen Anibalekin K.a. 215. urtean, baina Greziako estatuarekin Liga Eoliarra eratu zuten erromatarrekin egin zuen topo. Fenikeko bakea egin zuen Erromarekin (K.a. 205) eta Adriatikorako sarrera bat lortu zuen. Itsasarteak eta Asiako Grezia hartu nahirik, Antioko III.arekin bat egin zuen; baina Pergamo, Atenas eta Rodasko hiriek Erromari laguntza eskatu eta Flaminio erromatarrak Zinozefalon menderatu zuen K.a. 197. urtean eta Greziatik kanporatu. Filipok, orduan, erromatarrei lagundu zien, baina sekula ez zuen lortu berriro haien konfidantza bereganatzerik.