Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

filariasi

iz. Med. Organismoan (odolean, linfa hodietan, etab.) filaria harrak sortutako eritasuna. Animalia batzuek (zakurrek eta betabereek batez ere) eta gizonek izaten dute eritasun hau. Filaria bihotzean, hodi handietan, etab. bizi da bizkarroi. Odol hodietan eta linfa hodietan harrak uzten ditu. Filariosiaren ondorioz argaldu egiten da eria, baina ez da bestelako sintoma argirik izaten. Antimonialak eta intsektu zurruparien kontrako gaiak erabiltzen dira filariosia sendatzeko.