Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fikret, Tevfik

Turkiar poeta (Istanbul, 1867 - Istanbul, 1915). Liriko eta sentibera, Frantziako poesia motak sartu zituen Turkian; sineste musulmanen kontra ere ausartu zen. Servet-i fünun (Zientzien aberastasuna) literatura aldizkariaren zuzendari izan zen luzaroan.