Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Feuillère, Edwige

Frantses antzezlea (Vesoul, 1907 - 1998). Antzerkian nahiz zineman lan egina. Antzerki Kontserbatorioko saria irabazi zuen eta Comédie Française-ko kide izan zen, baina batez ere zineman egindako lanagatik da ezaguna. 1931n antzeztu zuen bere lehen film luzea: Le Cordon bleu (Karl Anton). Oso antzezle ospetsua izan zen 1930eko hamarkada osoan. Garai hartako lan aipagarriak ditu: Topaze (1932), Mister Flow (1936) eta J’étais une aventurière (1938). Baina 1940ko hamarkadan egin zituen izar bihurtuko zuten filmak: La Duchesse de Langeais (1942), Lucrèce (1943), L’Idiot (1945), L’Aigle à deux têtes (1947). Antzerki lanetan azpimarratzekoa du La Dame aux camélias (1937), besteak beste. Bi liburu idatzi zituen: Les Feux de la mémoire (1977) eta Moi, la Clairon (1984, biografia).