Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

feneko

iz. Zool. Afrikako iparraldeko azeri txiki belarri-handia (Fennecus zerda). 45 cm inguru izaten da luze. Isatsa beste 20 bat cm-koa du. Ez da 20 cm baino garaiago izaten. Duen gorputzerako belarri handiak ditu. Ile fina du, hare kolorekoa gainean, zuria sabelaldean. Afrikako iparraldeko basamortua, Sinaiko penintsula eta Arabiako zenbait eskualde ditu berezko bizilekuak. Hegaztiak, intsektuak, datilak eta beste fruitu asko janez elikatzen da. Oso ur gutxi behar izaten du.