Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Félix, María

(Jaiotza izena, María de los Angeles Félix Guereña). Mexikoko aktoresa (Sonora, 1915). La Doña izenez ere ezaguna da. Antzerkia ikasi zuen Guadalajaran. Bere edertasunagatik berehala hasi zen nabarmentzen. 1942an egin zuen lehen agerpena zineman, El peñón de las ánimas (1942) filmean. Mexikoko ekoizpen onenaren Ariel saria lortu zuen birritan. Argentina, Mexiko, Italia, Frantzia eta Espainian egin zuen lana. Haren edertasun aparta ezin hobeto erretratatu zuen Gabriel Figueroa argazki zuzendariak. Bost aldiz ezkondu zen garai hartako pertsonaia ospetsuekin, besteak beste, Jorge Negrete eta Agustín Lararekin. Nazioarteko hainbat zuzendarirekin lan egin zuen: Carmine Gallone (Mesalina, 1951), Jean Renoir (French Can Can, 1954), Juan Antonio Bardem (Sonatas, 1959), Luis Buñuel (Los ambiciosos, 1960) eta Juan Ibáñez (La generala, 1970). Karrera utzi eta Frantziara joan zen bizitzera.