Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Farnakes II

(Gr. Pharnakes) Pontoko eta Bosforoko erregea, K.a. 63-47. bitarteko urteetan. Mitridate VI.aren semea zen. Bere burua pozoiez hiltzera behartu zuen aita eta, ordainetan, Bosforoko erresuma eman zioten erromatarrek (K.a. 63). Zesarren eta Ponpeioren arteko gerraz baliatuz, konkista berriak egin zituen. Zesarrek erraz garaitu zuen Zelako guduan (K.a. 47); ordukoa da esaldi ospetsu hura: veni, vidi, vici (etorri, ikusi eta irabazi).