Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Farkas, Ferenc

Hungariar musikagilea (Nagykanizsa, 1905). L. Weiner eta O. Respighiren ikasle izan zen. Bere lanak ukitu neoklasikoa du, eta askotan folklorea du oinarri: Armairu magikoa, opera (1938-1942); Casanova, opera (1981).