Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ezpel

iz. Zuhaixka hosto-iraunkorra, eskulangintzan erabiltzen den zur gogor eta gotorra duena (Buxus sempervirens). Leku heze itzaltsuan edozein zuhaitz bezain garai ere egin daiteke. Erdiko eta hegoaldeko Europan, Frantziako eta Alemaniako leku batzuetan eta Balkanetako penintsulan hazten da batez ere. Euskal Herrian oso gutxi da. Eskulangintzan erabiltzen da, duen zur gogorragatik.