Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ezkurra Zunzarren, Koteto

Nafar erremontista (Doneztebe, 1973). Aurrelaria. 1990ean estreinatu zen frontoietan profesional mailan, Huarteko Euskal Jai-Berri pilotalekuan. Banakako bost erremonte txapelketa irabazi ditu 1995 eta 1999 urte bitartean. Binakako bat irabazi zuen 1994. urtean Jon Eizagirre zarauztarra bikote zuela, eta txapeldunorde izan zen 1997 eta 1998an.