ezin
Aditz baten aurrean edo ondoan, hark aipatzen duena ez dela gertatzen edo egiten ahal adierazten duen hitza. Ezin etor daiteke. Ezin da etorri. Maiteminak jo duen bihotzaren ezin etsia. || Ezin… -ago. Ezin hobeto erantzun zion. Bidea ezin ederragoa nuen. || Ezin… -zko. Ezin barkatuzko bekatua. || Ezinean. Etxera joan nahi eta joan ezinean; ezinean dabilenari laguntzeko. || Ezineko. Mugatu ezineko handinahikeria. || Ezin esan ahal(a). Goragoko mailan dagoela ingelesa, ezin esan ahala goragokoan ordea. || Ezinik. Irten nahi eta irten ezinik. || Ezin izan. Ezin da etorri (ezin du etorri*). Ezin du egin. || Ezin konta ahal(a). Ezin konta ahal(a) paper.