Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Exeter

Ingalaterrako hegoaldeko hiria eta Devon konderriko hiriburua. 101.000 biztanle (1984). Unibertsitatea. Nekazaritza- eta merkataritzagune garrantzitsua. Antzinako eliza normandiar baten lekuan eraiki zen katedrala 1112an hasi, eta 1365ean bukatu zuten; estilo erromanikoa eta gotikoa biltzen ditu. Beste monumenturik ere badu hiriak: Guildhall (1330-1446), St. Nicholas monasterioa (1080), Tucker’s Hall (XV-XVI. mendeak).
 v  Historia. Exeter erromatarren Isca Dumnoniorum eta saxoien Exanceaster da. Gilen Konkistatzaileak 1066an hartu zuen; Lankasterren egoitza izan zen Bi Arrosen guduan.