Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eutropio

(Lat. Eutropios) Historialari latinoa (IV. m.). Valente enperadorearen aginduz Breviarium ab urbe condita idatzi zuen hamar liburutan, Romulorengandik hasi eta Juliano Apostataren garaietarainoko Erromaren historia kontatuz. Haren estiloa sotila da, eta klasiko bat izan zen Erdi Aroan.