Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eustakio, santua

II. mendeko martiria. Elezaharrak dioenez, soldadua zen, Placidus izenaz, eta ehizean ari zela orein miragarri bat azaldu zitzaion eta kristautu zen. Bere etxeko guztiekin batera erre zuten brontzezko upela batean. Ehiztarien zaindaria da, San Hunbertorekin batera.