Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskal Ezkerra

Hego Euskal Herriko alderdi politikoa, sozial-demokrata eta abertzalea. 1991. urtean, bitan banatu zen Euskadiko Ezkerra alderdia eta azken batzarrean gutxiengo geratu ziren militante gehienek osatu zuten alderdi berria (Euskadiko Ezkerra utzi zuten, ordea, goi-mailako hautesi politiko gehienek). Euskal Ezkerra alderdi sozial-demokrata da, abertzalea, Autonomi Estatutua bere osotasuneraino bultzatzearen aldekoa eta Gipuzkoan du indar handiena. Indarkeriaren aurkakoa da eta lotura estuak ditu Eusko Alkartasunarekin, Euskal Herriko alderdi abertzale sozial-demokrata eta bakezalea egituratzeko asmoz.