Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eumenes Kardiakoa

Greziako jenerala (K.a. 361 - K.a. 316). Mazedoniako Filipo eta Alexandro Handiaren idazkaria izan zen. Hura hil zenean, agintari izan zen Kapadozia, Paflagonia eta Ponton (323). Zenbait urtez Antipaterren aurka gudan aritu zen hura garaitu zuen. Antingonoren kontra borrokatu zen gero, baina hark Eumenes garaitu (316) eta heriotzara kondenatu zuen.