Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etchepareborda, Jean

Nafarroa Behereko ikerlaria (Nafarroa Beherea, 1823 - Buenos Aires, 1892). Doktorea zen medikuntzan. 1850. urtean Argentinara jo zuen eta katedra bat eman zioten Buenos Airesen sortu berri zen Medikuntza Fakultatean. Hiru urte geroago eta bere auzoian esperimentu batzuk egin ondoren argindarra ekoiztea lortu zuen. Hala eta guztiz ere 30 urte igaro behar izan zuten Buenos Airesen argiteria publikorako argindarra erabili zen arte.