Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Estilikon, Flabio

(Lat. Flavius Stilicho) Erromatar jenerala Teodosio eta Honorio enperadoreen garaietan, jatorriz bandaloa (359 - Ravenna, 408). Teodosio enperadorearen iloba Serenarekin ezkondu zen eta Alariko godoaren aurkako gerran aritu. 402an eta 403an birritan garaitu zuen hura, baina Ravennan lepoa moztu zioten enperadorearen aginduz.