Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Estève, Maurice

Frantses pintorea (Culan, Cher, 1904). 1923an Bartzelonara joan zen ehungintzako fabrika batean diseinu lantegiko zuzendaria izatera. Handik Parisera joan zen bizi izatera, eta Colarossi-ren lantegian ikasi zuen pintura. Louvre-rekin txundituta geratu zen, eta Uccelo, Fouquet eta Cézanne-ren berri izan zuen bertan. Kubismoaren, Léger-en eta Van Gogh-en eragina izan du. 1937an Delaunay-rekin egin zuen lan Hegazkintza eta Burdinbide pabilioen dekorazioan. Pintura lan ez-figuratibo eta argitasun handikoak egin ditu. Lanen artean ditu: Trophée (1952), Belasse (1966).