Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Espinosa Echebarría, Andrés

Bizkaitar mendizalea (Zornotza, 1907). Munduko beste kontinenteetara bidaldiak antolatu zituen lehen euskalduna izan zen. Euskal Herriko Alpinismo Federakundeko lehendakaria hautatu zuten 1930. urtean. Laguntzarik gabe eginiko dituen igoeren artean aipagarriak dira Naranco de Bulnesera eginikoa (1928), Mont-Blanc eta Cervino mendietakoak (1929) eta Kilimanjarokoa (1930). Artikulu ugari idatzi ditu Pyrenaica, Patria Vasca, Peñalara, C. D. Eibar eta Torrecerredo aldizkarietan.