Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Espejo, Francisco Javier Eugenio de Santa Cruz

Ekuadorko abertzalea (Quito, 1747 - Quito, 1795). Aita indiarra eta ama mulatoa zituen. Ameriketako Ilustrazioko pertsonaiarik garrantzitsuenetakoa izan zen. Politikari eta zientziari buruzko obrak idatzi zituen. Isilpeko harremanak izan zituen Tupac Amarurekin eta erbestera jo behar izan zuen bere ideiengatik. Itzulitakoan independentziaren aldeko borrokan aritu zen eta agintari espainiarrek espetxeratu zuten 1795. urtean. 1792. urtean Primicias de la cultura en Quito agerkaria sortu zuen, baina legez kanpora utzi zuten agintariek, eliza eta gobernua kritikatzen zituelako. Espetxetik atera eta berehala hil zen 1795. urtean. Obra nagusiak: Nuevo Luciano o Despertador de Ingenios (1779), Monco Porcio Catón y Ciencia Blancardina (1780), Defensa de los curas de Riobamba (1786) eta Retrato de Golilla.