Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eski

iz. Irristagailu laua, estua eta luzea, elur gainean higitzeko erabiltzen dena. ◊ Irristagailu horiekin egiten den kirola.  v  Kirol. Kirola izateaz gainera, eskiz ibiltzea garraio mota ere bada. Orain dela 4.000 edo 5.000 urteko eskiak aurkitu dira Suezian eta Finlandian. Garraiatzeko era izan zen Iparraldeko herri horietan, eta Europako ekialdeko herrialde batzutan. XIX. mendearen erdi aldera kirol bihurtu zen. XX. mendean eskiatzea gero eta gehiago zabaldu zen, hasieran Europan eta Ipar Ameriketan, eta berehala munduko lurralde askotan. Eskitan ibiltzeko bi modu bereizten dira: Alpeetako eran edo aldapan behera ibiltzekoa, eta iparraldekoa edo mendikoa; azken honetan jauziak ere badira. Olinpiar kirola da.