esker
iz. Mesede bat-edo hartu duenaren ezagutzazko sentimena. || -i esker. -(r)en bitartekotasun, laguntza, eraginagatik. Bizi banaiz, zuri esker bizi naiz. || Esker gaizto(ko). Ez garela hain esker gaiztokoak. || Esker on(eko). Esker onez eta beldur gaiztoz beterik agertzen naiz zuen aurrean. || Eskerrak: a) Eskerrak zure laguntzari! b) Eskerrak ez dela etorri; eskerrak etorri ez den. || Eskerrak eman. Jainkoari eskerrak bihotzez ematen. || Eskerrak bihurtu. Eskerrak eman. || Eskerrik asko. Eskerrak emateko erabiltzen den esapidea || Esker txar(reko). Esker gaizto(ko)a. || Mila esker. Eskerrak emateko erabiltzen den esapidea.