Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eskailera

iz. Zurubia. || Eskailera(-)buru. Zurubiaren goialdea; zurubi zatien arteko bitarte laua.  v  Eraikuntza bateko bi solairu lotzen dituen maila sail kateatua, solairu batetik bestera igo eta jaisteko erabiltzen dena. Eskaileraren maila bakoitzak bi zati ditu, bata etzanda dagoena eta bestea bien arteko tartea betetzen duena. Eskailerak mota askotakoak dira: zurezkoak, harrizkoak, marmolezkoak, burnizkoak eta altzairuzkoak… Eskailera kiribila: biribila eta atseden lekurik gabea.  v  Art. Txinan antzinako garaietako granitozko eskailera egin zuten Tai Shan mendira igotzeko. Hala ere, eskailera zaharrenak dirudienez bi hormen artekoak izan ziren, Egipton K.a.ko bi milagarren urte inguruan egin zirenak bezalakoak. Kretako jauregietan (1.500 K.a.) eta Asiriakoetan (K.a. 9. eta 8. mendeetan) eskailera ugari egin zituzten. Erromatarrek ere beren eraikuntzetan modu nabarmenean erabili zituzten.