Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eshkol, Levi

Israeldar politikaria (Oratov, Ukraina, 1895 - Jerusalem, 1969). 1913. urtean Palestinara jo zuen bertan nekazari koloniak sortzeko eta zuzentzeko. Mapai alderdiko idazkaria (1944-1948) eta Ben Gurion-en gobernuko partaide izan zen: Nekazaritzako eta Garapeneko ministroa 1951-1952 urteetan eta Finantzetako eta Garapeneko ministroa 1952-1963 bitartean. Ben Gurionek dimisioa aurkeztu zuenean Lehen Ministro eta Defentsa ministro izendatu zuten. Israel estatuko garapen ekonomikoaren bultzatzailea izan zen.