Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Esandi Nicolao, Nicolás

Argentinako elizgizona (Bahia Blanca, 1876 - Buenos Aires, 1948). Euskaldunen semea zen eta Viedmako lehen apezpikua izan zen. Buenos Airesko Eusko Ikaskuntzako lehenengo lehendakaria izan zen 1943. urteaz geroztik. Obra nagusiak: Estudio metódico de latín; Mi libro (irakurtzen ikasteko metodoa), Métodos de escritura; apuntes de pedagogía (idazten ikasteko metodoa) eta Vascuence y etrusco (1946, euskararen eta etrurieraren arteko harremanei buruzko liburua, nahiz eta adituek aintzat hartua ez den).