Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Erzilla Urizarbarrena, Manu

Bizkaitar idazlea (Bilbo, 1953). Kazetaritza ikasketak egin zituen eta euskarako irakasle da lanbidez. POTT taldearen eskutik hasi zen literatura jardunean, Joxemari Iturralde, Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia eta Jon Juaristirekin batera. Bizkaiko Foru Aldundiaren Poesia saria jaso zuen Ezpondetako pneuma izeneko bildumarekin (1989). Bere lehen nobela, Ez, 1999an argitaratu du. "Jakintza Baithako" kide da 1999az geroztik.