Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

errododendro

iz. Bot. Ahabiaren familiako zuhaixkei ematen zaien izen arrunta. Errodoendro nagusia Rhododendron ferrugineum da baina badira beste zenbait errododendro mota; Rhododendron lapponicum eta Rhododendron myrtilifolium esaterako. Loreak gorribeltzak edo arrosa kolorekoak dituzte, oso ikusgarriak. Hostoek lantza itxura dute eta oso gogorrak izaten dira. Landare apaingarri gisa erabiltzen dira; Europako, Ameriketako eta Asiako lurralde menditsuetan eta Himalaian batez ere ugariak dira.