Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

errege-kobra

iz. Zool. Elapidoen familiako sugea (Ophiophagus hanah). Suge pozoidunetan handiena, 5 metro luze izan daitekeena; zalua, oldarkorra eta suminkorra, egunez zein gauez aritzen dena, eta gainerako suge pozoidunak ez bezala, zain egon gabe erasotzen duena eta etsaiak ustekabean harrapatzen dituena. Pozoia kaltegarria du oso eta bere guruin handietan izaten duena nahikoa da elefante bat hiltzeko. 30 bat urtez bizi da. Birmanian, Malakan, Txinako hegoaldean eta Indonesiako eta Filipinetako uharteetan bizi da.