Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erreaktore

iz. Aeron. Bi aldeetatik irekitako hodi forma duen eta airea errekari gisa darabilen aire bultzagailua. || Halako motora darabilen abioia bera. || Mek. Erreakzio motora. || Kim. Erreakzio kimikoa egiten den toki berezia.  v  Erreaktore nuklearra. Fis. Erreakzio nuklear bideratuak erabiliz energia atomikoa edo gai fisionagarriak lortzeko instalakuntza berezia. Funtsean, gai fisionagarria, berau babesteko estalki berezia, fisio lastertasuna handitzeko edo gutxitzeko tresneria eta sortzen den beroa kanporatuko duen isurkari hoztailea da behar den guztia. Uranioa edo plutonioa erabili ohi dira erregai gisa. Erreaktorean erreakzio segida bat sortarazten da. Neutroien lastertasuna geldotu egiten da atomo fisionagarriek aiseago harrapa ditzaten. Neutroien lastertasuna geldotzeko moderatzaileak erabiltzen dira, grafitoa, ur astuna eta berilioa gehienetan. Hiru erako erreaktoreak daude: ikerkuntza zientifikoetarako erabiltzen direnak; ekoizleak, neutroiak nukleo berriak sortzeko erabiltzen dituenak (bonba atomikoetarako plutonioa horrela lortzen da), eta energia elektrikoa sortzeko erabiltzen direnak. Lehendabiziko erreaktore nuklearra Chicagoko Unibertsitatean egin zen 1942an. Gaur egun oso zabalduak daude munduan zehar.